XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santo Tomas egunez.

Santo Tomas egunez ikuskizun asko da izatekoa Donosti aldean.

Egun aproposa da izan ere Santo Tomas, bere peri sonatuarekin.

Donosti'ko Turismo Etxea da LEAIAKETA guztien eratzaille.

Demak ere izango dira aurten.

Lau probintzitako demalariak datoz gaiñera.

Goieneko puntuan dabiltzanak, konturatuko zeratenez:
Llodio'ko Atxa, Araba'tik.

Aia'ko Izeta, Gipuzkoa'tik.

Gonzalez, Santander'tik.

Berriatu'ko Artadialde, Bizkai'tik.

Illaren 21'an, goizeko amabietan eta arratsaldeko lauretan izango dira saioak.

Auek dira izendaturik dauden sariak:
100.000 pezeta ta Txapela, lenengoarentzat.

80.000 pezeta ta garaisaria, bigarrenarentzat.

60.000 pezeta ta garaisaria, irugarrenarentzat.

40.000 pezeta ta garaisaria, laugarrenarentzat.

Ekarri-eramanako (transporte) kastuak Turismo Etxeak ordainduko ditu.

Bein da berriro, Gonzalez santandertarra nagusituko ote da Donosti'n ere? Aspalditxoan ezin da obeto dabillen demalaria da.

Ez dago esan bearrik Trinidade Enparantzako probalekuan izango dala norgeiagoka au.

Aizkolariak bi modutara
Abenduaren 19'an, larunbata, aizkolariak izango dira, baitere, Trinidade Enparantzan.

Sariak ematerakoan bi molderi begiratuko zaie.

Leiaketa bat indarrezkoa izango da; bestea, bizitasunezkoa.

Indarrezkoak zer adierazten duan?.

Jarritako egurrak aizkol kolperik gutxien emanda ebaten dituana izango dala txapeldun.

Ontarako indar eta gatza bear; aizkora barrura sartu bear.

Bizitasunezkoak zer adierazten duan?.

Lanak azkarren bukatzen dituana izango dala nagusi, aizkorakadak zer ikusirik ez dutela.

Gauza garbi dagoala uste det; edozeinek ulertzeko edo konprenditzeko moduan.

Berezitasun edo espezialidade bakoitzean banatuko diran sariak:
20.000 pezeta ta Txapela, lenengoarentzat.

15.000 pezeta ta garaisaria, bigarrenarentzat.

10.000 pezeta ta garaisaria, irugarrenarentzat.

7.500 pezeta ta garaisaria, laugarrenarentzat.

Lan txikia ezarri zaie.

Biña kana-erdiko aizkolari bakoitzeko, bat zutikakoa ta bestea etzandakakoa.

Berezitasun bakoitzean izango dute lan au: indarrezkoan eta bizitasunezkoan.

Indarkako leiaketan aizkoren pixuari etzaio begiratuko.

Nai duanak erabili dezala nai duan bezelakoa.

Lengoan eman nizuten Trontzalari Txapelketaren berri.

Au ez da Santo Tomas egunean ospatuko, bezperan baizik.

Egun bakar baterako gauza geigi baizegoan.

Beraz, trontzalariak, abenduaren 20'an, goizeko amabi ta erdietan asiko dira lanean, Trinidade Enparantzan.

Santo Tomas egunerako demak daude.

Aurretik izango dira aizkolari ta trontzalari arteko leiaketak.

Demazale diran baserritarrak egokiera ederra izango dute.

Peria ikusi, amaiketako legea egin, eta probalekura.

Asmo polita lau probintzietako idipareak ekartzea.

Araba ere barrenen da oraingoan.